AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Bi emakumeri eraso diete Baionan eta Miarritzen
Aurreko ostiralean fisikoki eraso zioten emakume bati Miarritzen, eta atzo, beste emakume bati ukituak egin zizkioten Baionan. Azken egunetan, gutxienez lau eraso matxista atera dira argitara Euskal Herrian.
2022ko uztailaren 12
Bi emakumeri eraso diete Baionan eta Miarritzen
— ARGAZKIA Structurae

Ipar Euskal Herriko Itaiak jakinarazi duenez, azken egunetan bi eraso matxista salatu dituzte Ipar Euskal Herrian. Batetik, joan den ostiralean, 20 urteko emakume bati eraso zioten fisikoki Miarritzen (Lapurdi); aurpegian zauritu zuten, gauez.

Bestetik, atzo goizean, sexu-erasoa egin zioten beste emakume bati Baionan (Lapurdi), geltoki ondoan. 45 urteko emakume bati ukituak egin zizkion 47 urteko gizon batek, oinez zihoanean.

Gutxienez lau eraso matxistaren berri eman dute Euskal Herrian azken egunetan. Baionan eta Miarritzen izandako erasoez gain, beste bi emakumeri eraso diete asteburuan Iruñean (Nafarroa) eta Tolosan (Gipuzkoa).