AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/07/11 10:45

Joan den asteburuan, emakume batek sexu-eraso bat jasan du Tolosan (Gipuzkoa). Atzo jakinarazi zuten gertatutakoa salatu duela emakumeak, eta zabalik dago ikerketa; Ertzaintzaren esku dago.

"Indarkeria matxista areagotzen ari den honetan, gizartearen gehiengoa berdintasunaren alde egonda ere, argi dago emakume langileok babesgabe geratzen garela", salatu du Tolosaldeko Itaiak: Hau honela, erantzun eraginkorrak hedatzeko bitartekoak antolatzea dagokigu. Hain zuzen ere, azpiratzen gaituen gizarte kapitalista gainditu eta indarkeria matxistak lekurik izango ez duten gizarte komunista eraikitzeko bidean".

Itaiako kideek protestara deitu dute, eta kontzentrazio bat antolatu dute gaur arratsalderako. 20:00etan elkartuko dira Tolosako Triangulo plazan.

EZ DAGO IRUZKINIK