AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Azken egunetan gutxienez hiru emakumeri eraso diete Gasteizen
Ostiralean emakume bati eraso zion mutil lagunak, eta larunbatean, beste emakume bati ukituak egin zizkion gizon batek. Igandean, kalean eraso zion emakume bati gizon batek.
2021ko azaroaren 3
Azken egunetan gutxienez hiru emakumeri eraso diete Gasteizen

Gutxienez hiru emakumeri eraso diete Gasteizen (Araba) azken egunetan; asteburuan atera ziren argitara eraso guztiak. Ostiralean 47 urteko gizon bat atxilotu zuten udalaren harrera-gune batean, neska lagunari eraso egiteagatik. Larunbatean, bestalde, emakume bati ukituak egin zizkion gizon batek Andra Mari Zuri plazan. 21 urte ditu erasotzaileak.

Igandean, gainera, Babesgabetuak auzoko plazan eraso zion emakume bati gizon batek. Beranduago atzeman eta atxilotu zuten 36 urteko gizona.