Gutxienez hiru emakumeri eraso diete Gasteizen (Araba) azken egunetan; asteburuan atera ziren argitara eraso guztiak. Ostiralean 47 urteko gizon bat atxilotu zuten udalaren harrera-gune batean, neska lagunari eraso egiteagatik. Larunbatean, bestalde, emakume bati ukituak egin zizkion gizon batek Andra Mari Zuri plazan. 21 urte ditu erasotzaileak.
Igandean, gainera, Babesgabetuak auzoko plazan eraso zion emakume bati gizon batek. Beranduago atzeman eta atxilotu zuten 36 urteko gizona.