AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Arguedasen emakume bat sastatu du bere senarrak
Hiru labankada ditu emakumeak, eta larriki zauriturik dago Tuterako ospitalean.
2022ko irailaren 14
Arguedasen emakume bat sastatu du bere senarrak

Atzo 44 urteko emakume bati eraso zion bere senarrak Arguedasen (Nafarroa), kalean: hiru labankada eman zizkion, eta horietako batek larriki zauritu zuen emakumea. Tuterako (Nafarroa) Sofia Erregina erietxera eraman zuten, eta han dago une honetan; antza, egonkor dago, baina zalantzak dituzte izan dezakeen bilakaeraren inguruan.

Atxilotu egin dute 50 urteko erasotzailea, eta bihar utziko dute epailearen esku. Emaztea hiltzen saiatzea leporatu diote.