Atzo 44 urteko emakume bati eraso zion bere senarrak Arguedasen (Nafarroa), kalean: hiru labankada eman zizkion, eta horietako batek larriki zauritu zuen emakumea. Tuterako (Nafarroa) Sofia Erregina erietxera eraman zuten, eta han dago une honetan; antza, egonkor dago, baina zalantzak dituzte izan dezakeen bilakaeraren inguruan.
Atxilotu egin dute 50 urteko erasotzailea, eta bihar utziko dute epailearen esku. Emaztea hiltzen saiatzea leporatu diote.