AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Abadiñon emakume bati eraso dio bere bikotekideak
Joan den ostiralean izan zen erasoa Abadiñon; atxilo eraman zuten 41 urteko erasotzailea.
2022ko martxoaren 9
Abadiñon emakume bati eraso dio bere bikotekideak

Aurreko ostiralean, martxoaren 4an, emakume bati eraso zion bere mutil lagunak, Abadiñon (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, bikotekidea jo zuen 41 urteko gizonezkoak; larrialdi-zerbitzuei hots egin zien emakumeak, laguntza eske.

Emakumeak lesioak zituen erasoaren ondorioz, eta ospitalera eraman zuten. Erasotzailea, aldiz, atxilo eraman zuten poliziek.