AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/03/09 16:06

Aurreko ostiralean, martxoaren 4an, emakume bati eraso zion bere mutil lagunak, Abadiñon (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, bikotekidea jo zuen 41 urteko gizonezkoak; larrialdi-zerbitzuei hots egin zien emakumeak, laguntza eske.

Emakumeak lesioak zituen erasoaren ondorioz, eta ospitalera eraman zuten. Erasotzailea, aldiz, atxilo eraman zuten poliziek.

EZ DAGO IRUZKINIK