ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA

Versión en castellano

Birologo eta osasun-adituen arabera, analisi eta hipotesi aniztasuna dela-eta, ez dugu datorren hori zehaztasun osoz jakiterik. Ekonomia-kalte latzena ere ezezaguna da, zein unetan igarriko ote den eta zer gaitz ekar lezakeen berarekin galderek ez dute oraindik erantzunik jaso. Alabaina, izan baden joeraren muinari edo horren muturreko egoerari irizten zaio inkognita: ezein gobernuk ezin baitu ekoizpen dinamika burgesa, eta, beraz, langileriaren erreprodukzioa, parentesi artean ipini eta halaxe mantendu; hau da, ezin dio ekonomiak edo bizi-baldintza orokorrek okerrera egin gabe bere lurraldeari ez-ohiko konfinamendu-trataerarik eman. Biharko kontu horiek, bada, proletariotzari dagoeneko eragin diote eta lasai dagoen horrek ez lioke bere diru-ordainari halako miresmenik izan behar; mundu mailako ekonomia-joera aldatu ezean finantza-krisialdi batek bere egingo ditu-eta Europako herrialde gehienak. Oraindik zer den esaterik ez dugun biharko testuinguru hori, horrenbestez, egun langile askok bizi duen sufrimendu madarikatu horren hazkunde demografikoa izan liteke.  Eta areagotua, gainera. Bitartean, ere, bada zorigaitzik; baina, aldi beran, bada aste hauek konpromezu politikorik eza nabarmenaz bizi dituenik, bere poltsikoak edo jite erreformistak posible egin liezaiokeen ardura abstraktuarekin nahikoa duena, alegia. Berekoikeria horri zer ekonomia-baldintza eta programa taktiko dagozkion argitu beharra dago, bere jatorri edo sorrera arrazoiak ezagutu eta berau eragotzi dezagun.

Izan ere, kontrakoak behar lukenean, ezker-alderdi eta antolakunde sozialdemokratek estatu burgesen aukerei men egin diete eta, ez baitute testuingurua ulertu eta zer egin ondorioztatzeko baliabide analitiko egokirik (behintzat, hori nabarmendu du euren praktikak), tragikoa da oso bere egin duten hautabidea. i) Proletarizazio prozesuak aurrera eginez gero alderdi erreformistek zera erabaki beharko dute: euren antolakuntza-forma burgesa onartu eta aitzakiarik gabe gobernu burgesak zuzen-zuzenean sostengatu (oposizio ideologikoan bada ere) edo politika-ekimenari uko egin eta desagerrarazi, estatuek ez lituzkete-eta garai batean programa erreformista posible egin zuten ekonomia-baldintza eta -baliabide berberak izango. ii) Oreka da bigarren aukera, trapezista urduri batena; demagun krisialdiari buelta eman eta 2008tik gaurdaino izan dugun antzeko ekoizpen-egoera berreskura lezakela kapitalak. Orduan bi gaitz lirateke hauek aintzakotzat hartuko ez zituztenak: alde batetik, ekoizpen eredu kapitalistak betikotzen duenez, proletariotzaren egiturazko egoera, une honetan langileria osoa mehatxupean duen hori, hain zuzen ere; eta bestalde, euren instituzio-neurrien emaitza diren klase-babesgabetasun eta -dependentzia areagotua, langileen bizitzek kapitalarekiko dutena, alegia. Krisialdietan argi azal dakiguke politika erreformisten gaitasun eza, eta hainizan dira esanguratsuak azken aste hauek, ezen ez bailukebesterik behar “ezkerrak” amore eman dezan. Arduradun erreformisten zintzotasuna iraultza-printzipioa defendatu duten horien arrazoian datza orain. Ia nor duten aliatutzat hartzen.