ACTUALIDAD / Centros socialistas
Zumaiako Zentro Sozialistaren bigarren urteurrena ospatuko dute otsailaren 8an
Laster emango dute egitarauaren berri. Hainbat proiektu dituzte martxan Urola Kostako Mugimendu Sozialistaren egoitzan, eta hemendik aurrerako asmoen berri emango dute.
2025eko urtarrilaren 21
Zumaiako Zentro Sozialistaren bigarren urteurrena ospatuko dute otsailaren 8an

2022. urtearen amaieran zabaldu zuten berria Urola Kostan: eskualdeko Kontseilu Sozialistak urte luzez hutsik eta erabilerarik gabe egondako eraikin bat birjabetu zuen, Etxape Zentro Sozialista bihurtzeko. "Proletalgoaren autodefentsarako tresnak" sortzea zen asmoa, eta hura da gaur egun Urola Kostako Mugimendu Sozialistaren egoitza. Hainbat proiektu dituzte martxan bertan: etxebizitzari eta arlo laboralari lotutako autodefentsa eta aholkularitza bulegoak, errefortzu-eskolak eta abar.

Iazko otsailaren hasieran ospatu zuten Zentro Sozialistaren aurreneko urteurrena, eta otsailaren 8rako finkatu dituzte bigarren urteurreneko ospakizun-ekimenak. Laster jakinaraziko dute egitarau zehatza, eta gaur egun abian diren proiektuez gain, aurrera begirako asmoak azalduko dituzte aurki.