ACTUALIDAD / Sindicalismo
Greba egingo dute bihar zaintza arloko langileek, bigarrenez aurten
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako beharginak daude grebara deituta, "lan-baldintzen prekarizazioa eta feminizazioa" salatu, eta "zaintza profesionalizatua, publikoa, duina, unibertsala eta doakoa" aldarrikatzeko.
2021eko martxoaren 3
Greba egingo dute bihar zaintza arloko langileek, bigarrenez aurten

Egungo gizarte-zerbitzuetan, zaintza-lanak "erantzukizun publikokoak" izan arren, "enpresen onura ekonomikoak onura asistentzialei gailentzen" zaizkiela salatu dute sektore horretako langileek; "kasu askotan zaintza duina ezin bermatuz eta, are gutxiago, egoerei egokitutako zerbitzu bat emanez". Egoera salatu, eta besteak beste, langile gehiago kontratatzea eta lan-baldintzak hobetzea eskatuko dute biharko greba egunean. Azaroaren 17an eta urtarrilaren 26an ere grebara jo zuten arlo horretako langileek.

Adinekoen egoitzetan, etxeko laguntzan, eguneko zentroetan, hezkuntza aisialdian, telelaguntzan nahiz bestelako lanetan ari diren beharginak daude grebara deituta. Besteak beste, "txanda amaigabeak, soldata lotsagarriak eta langileen osasuna larriki kaltetzen duen lan-erritmoa" salatu dituzte.

Azaroan eta urtarrilean egin bezala, ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek egin dute grebarako deia. Lekuan leku, langileei babesa adierazi diete Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak, pentsiodunen plataformek, Malen Etxea elkarteak eta hainbat talde feministak.