AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Urtarrilaren 26ko mobilizazioa, Gasteizen. Argazkia: LAB
2021/03/03 11:59

Egungo gizarte-zerbitzuetan, zaintza-lanak "erantzukizun publikokoak" izan arren, "enpresen onura ekonomikoak onura asistentzialei gailentzen" zaizkiela salatu dute sektore horretako langileek; "kasu askotan zaintza duina ezin bermatuz eta, are gutxiago, egoerei egokitutako zerbitzu bat emanez". Egoera salatu, eta besteak beste, langile gehiago kontratatzea eta lan-baldintzak hobetzea eskatuko dute biharko greba egunean. Azaroaren 17an eta urtarrilaren 26an ere grebara jo zuten arlo horretako langileek.

Adinekoen egoitzetan, etxeko laguntzan, eguneko zentroetan, hezkuntza aisialdian, telelaguntzan nahiz bestelako lanetan ari diren beharginak daude grebara deituta. Besteak beste, "txanda amaigabeak, soldata lotsagarriak eta langileen osasuna larriki kaltetzen duen lan-erritmoa" salatu dituzte.

Azaroan eta urtarrilean egin bezala, ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek egin dute grebarako deia. Lekuan leku, langileei babesa adierazi diete Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak, pentsiodunen plataformek, Malen Etxea elkarteak eta hainbat talde feministak.