ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / El Periódico de Aquí
2023/10/02 12:33

2022ko azaroan, gizonezko bat atxilotu zuten Vilamarxanteko (Valentzia) bi udaltzainek, bizilagun batekin izandako liskar baten ostean. Antza, gizonak berak hots egin zion Poliziari, eta bere sakelako telefonoko grabagailua martxan jarri zuen, bizilagunarekin izandako ika-mika grabatu ahal izateko. Dena den, ustez liskarra zela-eta, gizona atxilo eraman zuten azkenean bi udaltzainek. Hala, atxiloketa bera eta horren ondorengo uneak (bost ordu inguru) ere mugikorrean grabatuta geratu ziren.

Bi polizia-agenteek ziega batera eraman zuten atxilotua, ustez, autoritateari eraso egitea leporatuta. Grabazioan entzun daitekeenez, ordea, atxiloketa arbitrario hori nolabait justifikatu ahal izateko, kontakizun oso bat asmatu eta idatziz jasota utzi zuten udaltzainek.

Bi polizien arteko elkarrizketa entzun daiteke grabatutako audioan, atxiloketa nola arrazoitu zezaketen eztabaidatzen. "Kontu handiarekin hartuta dago [...]. [Atxilotua] Biolento zegoela jarri behar dugu [agirietan]", esaten dute udaltzainek.

Atxilotutako gizonak salaketa bat aurkeztu zuen gero, legez kontrako atxiloketa bat izan zela, bere kontrako salaketa faltsu bat aurkeztu zela eta agiri publikoak faltsutu zirela argudiatuta. Kausa, hala ere, itxi egin zuten joan den apirilean, atxilotuak lortutako grabazioa "legez kontrakoa" zela ebatzi baitzuen epaile batek. Valentziako epaitegi batek orain erabaki du auzia berriz irekitzea.

NO HAY COMENTARIOS