ACTUALIDAD / Fascismo
Tuterako alkateak talde neonazi baten eskutik aurkeztu ditu aurrekontuak
Estirpe Imperial taldearen abesti bat aukeratu du UPNko Alejandro Toquerok, Instagramen udal-aurrekontuen berri emateko.
2024eko azaroaren 29
Tuterako alkateak talde neonazi baten eskutik aurkeztu ditu aurrekontuak
— ARGAZKIA Tuterako Udala

Tuteran (Nafarroa), 2025erako aurrekontuak aurkeztu ditu jadanik udal-gobernuak. UPN alderdia dago agintaritzan, eta Alejandro Toquero alkateak Instagram sare sozialean eman du aurrekontuen berri: argazki irribarretsu bat argitaratu du, baina hainbaten arreta deitu duen abesti batekin lagunduta.

Argitalpenetan kantak gaineratzeko aukera ematen du Instagramek, eta, aurrekontuei buruzkoan, Estirpe Imperial taldearen abesti bat jarri du UPNko alkateak. Ezaguna da Madrilgo Estirpe Imperial talde neonazia, besteak beste, RAC (Rock Against Communism) mugimenduarekin duen loturarengatik.