ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: aiaraldea.eus
2021/03/09 19:02

Tubacexeko zuzendaritzaren eta langile batzordearen arteko bilkura izan da gaur goizean, baina, bihar langile batzordeko kideek aktak sinatu ostean, bukatutzat emango dute negoziaketa. Zuzendaritza ez dago kaleratze masiboa baztertzeko prest, eta langile ordezkarien arabera,  "segurtasun eza erabatekoa" da gaur-gaurkoz. Zuzendaritzak orain arte erakutsitako asmoekin aurrera eginez gero, 136 behargin kaleratuko dituzte Laudioko (Araba) eta Amurrioko (Araba) lantegietatik.

Horrez gain, Tubacexeko zuzendaritzak muzin egin dio kaleratze masiboaren ondotik lanean jarraituko dutenen lanpostuak mantentzeko konpromisoa hartzeari.

Langileek adierazi dute grebarekin eta mobilizazioekin jarraituko dutela, "gelditzea akats larri bat izango litzatekeelako". Langile batzordeak, bestalde, auzitegietara jotzea erabaki du.

800 beharginek osatzen dute Laudioko eta Amurrioko Tubacex lantokietako plantilla. 136 langile kanporatzeaz gain, gainontzekoei aldi baterako lan-erregulazio espedientea ezarri nahi die zuzendaritzak.