CAF taldearen parte da Trenasa, eta irailean jakinarazi zuten abenduan itxiko dutela Castejongo (Nafarroa) planta, "lan-karga faltagatik". 118 langileren kaleratzea ekarriko luke lantegiaren itxierak. Asteazkenean, CAFen egoitzara eramango dute protesta Trenasako beharginek, irailaren 30ean egin bezala, itxieraren aurka. Goizeko 09:30ean elkarretaratzea egingo dute egoitzaren parean.
Urriaren 2az geroztik greba mugagabean daude Trenasako langileak. CAFek Castejongo lantegia ixteko "pisuzko arrazoirik" ez dagoela salatzen dute, hark "irabazi handiak" dituela argudiatuz. Bestalde, lantegia zarratzeak "inguruko ekonomian eragingo duen kaltea" azpimarratu dute.