ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/02/09 12:13

Larunbat gauean emakume bati eraso zion gizon batek Sestaoko (Bizkaia) metro geltokian. Garbiketa lanetan jarduten du emakumeak, eta horretan ari zen, hain justu, nasetako batean. Orduan jo zuen harengana gizon batek, 23:00ak aldera: haren atzetik ibili zen, segika, eta ihes egiten saiatu zen emakumea. Ordu erdi inguruz izan zuen jarraika erasotzailea, eta ukituak egin zizkion. Prakak ere jaitsi zituen une batean.

Azkenean, gela batean babestea lortu zuen emakumeak, eta laguntza eske hots egin zuen. Atxilo eraman zuten gizona.

NO HAY COMENTARIOS