ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Arizmendi/El Diario Vasco-ren bidez
2025/10/07 11:27

Herri Irratia irratsaioan egindako azken adierazpenetan, PSE-EEren zeregin politikoa aldarrikatu du EH Bilduko buruetako batek, Pello Otxandianok. Politikariak berak zabaldu ditu irratian esandakoak, X sare sozialeko bere profilean, ondoko zatia nabarmenduz: "PSE-EE funtsezko tradizio politikoa da herrialdean".

EAEko autonomia-estatutua berritzeari buruzko eztabaidari heltzean, Otxandianok beharrezkotzat jo du akordioa PSE-EErekin ere adostea: "Estatus politiko berri bati buruzko akordioaren parte izan behar du. Akordio transbertsal bat izan behar du". 

PSE-EEko buru Eneko Anduezak, dena den, argi eta garbi esan du "independentziari" lotutako itun oro baztertuko duela, eta "hilik" dagoela auzi politiko horren inguruko eztabaida. "Batzuen independentziarako nahiak jada ez daude kalean, eztabaida hori hilda dago, eztabaida hori desagertuta dago", zioen azken Arrosaren Jaian. Ikusteke dago, beraz, zein baldintzatan zehaztuko litzatekeen Gernikako Estatutua berritzeari buruzko balizko akordio instituzionala.

Azken hilabeteetan, EAEko autonomia-estatutua berrikusteko itun posible bat aldarrikatzen ari dira bai EAJ bai EH Bildu, eta ikusteke dago zein baldintza adosten dituzten autonomia-erkidego mailan. Otxandianok bere azken adierazpenetan PSE-EEri elkarlanerako deia egin dion modura, EH Bilduk jeltzaleei ere luzatu die eskua azken urtean, autonomia-estatutuaren auziaz harago: Espainiako Estatuko edo Europar Batasuneko hauteskundeetara elkarrekin aurkeztea proposatu die aurten zien, zerrenda bateratuak osatuz.

NO HAY COMENTARIOS