ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/06/16 12:00

Goierriko CAF enpresako akziodunek atzorako zeukaten ezarrita urteroko batzarra, Beasainen (Gipuzkoa). Horren harira, mobilizazio deialdi bat egin zuen `Palestinarekin Elkartasuna plataformak: 11:15ean CAFen lantokira bertaratzera deitu zuen, akziodunak han izango zirela probestuta, enpresak "palestinar lurren okupazioan eta kolonizazioan duen erantzukizuna" berriz seinalatzeko.

Sionismoarekin konplizitaterik ez! CAF Palestinatik kanpora lelopean egin zuten protesta Beasainen. Antolatzaileek azaldu zutenez, berriz exijitu zioten Goierriko enpresari ez dezala parte hartu Jerusalemen tren arina eraikitzeko proiektuan. "Palestinan eraikitzen ari den tranbiaren bitartez, palestinarren jabetzak konfiskatzen, Jerusalemgo auzoetatik palestinarrak kanporatzen eta kolonoen hedapena errazten ari dira", salatu izan du azken hilabeteetan Palestinarekin Elkartasunak.

Plataformaren esanetan, CAFek proiektua bertan behera uzten ez duen bitartean, "Euskal Herrian Palestina babesten dugunok ezin dugu beste alde batera begira egon". Enpresak proiektu horretatik alde egin dezan, "indar eta ahaleginak handitzea" beharrezkotzat jo dute plataformako kideek; "kaleetan, fabrika barrenetan, bulegoetan, unibertsitatean".

Atzoko protestan, berriz deitu zuten "Euskal Herrian sionismoaren adierazpen guztien aurka borrokatzen eta erresistentziarako eskubide osoa duen palestinar herriari gure elkartasun aktiboa adierazten jarraitzera".

NO HAY COMENTARIOS