ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Xorroxin Irratia
2024/05/17 11:24

Zelena Renovable multinazionalak parke eoliko bati buruzko egitasmoa aurkeztu zuen Malerrekan (Nafarroa), aurreko urtean. Malerreka Bizirik plataformako kideek azaldu dutenez, 200 metroko altuerako 11 aerosorgailu instalatu nahi dituzte bertan. Horiek ipintzeko, bailaran "6 eta 8 metro arteko zabalera duten pistak" egin beharko lirateke, bai eta "porlanezko zapata ikaragarriak" lurrean sartu zein tutuak lurperatzeko "kilometro luzeetako zangak ireki" ere.

Parke eolikoak "energia berdearen fartsa" direla seinalatu dute, baina, zentzu horretan, proiektuek "berdetik eta ekologikotik deus ez dutela". Plataformako kideen ustez, "beraien poltsikoak hazten segitzeko" ingurumena "txikitzen" duten proiektuak dira, eta ohartarazi dute ez dela kasu isolatu bat. Diotenez, Europako instituzioetatik "heldu den energia-planaren barrenean" ulertu behar dira gisa horretako proiektuak, eta Euskal Herri mailan saretzeko premia nabarmendu dute.

Enkarterrietako proiektua deuseztatuta, baina beste bi parke abian eskualdean

Maiatzaren 26rako, mendi martxa batera deitu zuen Lurraren Defentsan Euskal Herria Bizirik plataformak, Kolitza eta Garbea mendien arteko parke eolikoaren proiektuaren kontra. Proiektua, antza, deuseztatu egin dute azkenean, aurreproiektua aurkeztu zuen enpresak ez baitu egitasmoa abiatzeko baimena eskatu.

Hala ere, duela bi egun, beste bi parke eolikori buruzko aurreproiektuak aurkeztu zituzten Enkarterrietan (Bizkaia), plataformak salatu duenez. Haya I eta Haya II dute izena, eta Kolitza eta Sabugal mendien arteko gailur-lerroan kokatu nahi dituzte. Beste hainbat proiekturen berri ere eman dute, osotara, "25 kilometroko eremuan sei megraproiektu eoliko egiteko asmoa" dagoela ohartarazi baitute plataformako kideek.

Horregatik, maiatzaren 26ko martxarako deialdia mantendu dute. Balmasedako (Bizkaia) Seberino Deuna plazatik aterako da, goizeko 09:00etan.

NO HAY COMENTARIOS