ACTUALIDAD / Espacios de control obrero
Ormaiztegi ere gaztetxeen loraldira batu da
Ormaiztegiko zein Goierri eskualde osoko hainbat gazte atzo sartu ziren 18 urte hutsik daraman eraikin batean, berau "birjabetzeko asmoz" eta "elkartasunean oinarrituko den kultura sustatzea" helburu. Espazio birjabetua egokitzeko auzolanetan ari dira jada. Datozen egunetan izango duten egitaraua ere aurkeztu dute.
2019eko ekainaren 21
Ormaiztegi ere gaztetxeen loraldira batu da

Langile Kontrol Espazioen hedapenak ez du etenik. Atzo gauean, ekainak 20, Ormaiztegiko (Gipuzkoa) eta Goierri eskualde osoko hainbat gaztek eraikin bat birjabetu zuten Ormaiztegin. Ekaitz izenez ezaguna den taberna zaharrean sartu ziren: 18 urte darama hutsik, izan ere, 2001. urtean herriko festetan izandako istripu baten ondorioz itxi zuten.

Istripuaren ostean, Ormaiztegiko Udaleko arkitekto-laguntzaileek azterketak egin zituzten eraikinean, eta egoera txarrean ez zegoela baieztatu zuten. Hala ere, Ertzaintzak itxi egin zuen, "neurri prebentibo" gisa.