ACTUALIDAD / Sindicalismo
Oreretako etxez etxeko laguntza-zerbitzuko langileek lan-baldintzak hobetzea lortu dute, 28 eguneko grebaren ondorioz
Arquisocial enpresaren zuzendaritzarekin akordioa sinatu dute, hobekuntza material, sozial zein sindikalak eskuratuz. 53 beharginek egiten dute lan azpikontratatuta.
2021eko uztailaren 28
Oreretako etxez etxeko laguntza-zerbitzuko langileek lan-baldintzak hobetzea lortu dute, 28 eguneko grebaren ondorioz

Hainbat lan-baldintza hobetzea erdietsi dute Oreretako (Gipuzkoa) etxez etxeko laguntza-zerbitzuko langileek, 28 egun greban eman ostean. Hala, herriko Udalak kontratatutako Arquisocial enpresarentzat soldatapean aritzen diren 53 beharginei %6,12 igoko diete oinarrizko soldata. Horrez gain, baja-aldien estaldurek, oporraldiek, azterketa mediku ginekologikoek eta eskubide sindikalek ere hobera egin dute.

Ez da sektorean piztu den lan-gatazka bakarra. Zumaiako (Gipuzkoa) langileak ere mobilizazioak egiten ari dira, oreretarren aldarrikapen bertsuak plazaratuz.