Hainbat lan-baldintza hobetzea erdietsi dute Oreretako (Gipuzkoa) etxez etxeko laguntza-zerbitzuko langileek, 28 egun greban eman ostean. Hala, herriko Udalak kontratatutako Arquisocial enpresarentzat soldatapean aritzen diren 53 beharginei %6,12 igoko diete oinarrizko soldata. Horrez gain, baja-aldien estaldurek, oporraldiek, azterketa mediku ginekologikoek eta eskubide sindikalek ere hobera egin dute.
Ez da sektorean piztu den lan-gatazka bakarra. Zumaiako (Gipuzkoa) langileak ere mobilizazioak egiten ari dira, oreretarren
aldarrikapen bertsuak plazaratuz.