ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/09/01 10:04

Besteak beste, itsaso bidez migratu nahian ari diren pertsonak erreskatatzen aritzen da Open Arms Gobernuz Kanpoko Erakundea. Bere ontzia aurreko asteazkenean porturatu zen Tenerifen (Kanaria uharteak) lehenengo aldiz, eta hori baliatu du Vox alderdi faxistak migrazioaren eta pertsona migranteen aldeko lan humanitarioaren kontra hitz egiteko. 

Voxeko Santiago Abascalek hala idatzi zuen aurreko ostegunean X sare sozialean: "Beltz-tratularien [negreros] ontzi hori konfiskatu eta HONDORATU [letra larriz] egin behar da, ohartarazpen gisa balio dezan Europaren inbasioa sustatzen duten milioidun eta politikari guztientzat, zain duten amaierari dagokionez".

Horren ostean, bere hitzak berretsi zituen politikari faxistak: "Bai, hondoratu egin behar da [Open Armsen ontzia]. Eta ez zarete espainiarrei galdetzera ausartzen, gehienek gauza bera pentsatzen dutelako".

Abascali erantzun zion Open Armseko fundatzaile Oscar Campsek, esanez "faxismo hutsa" dela GKEren ontzia urperatu behar dela esatea. Itsasontziak bi hilabete egingo ditu Kanarietan, Campsen esanetan, "diskurtso xenofoboei" aurre egiteko eta "ikusarazteko" zein den "Atlantikoko bidean bizitzen ari den drama".

NO HAY COMENTARIOS