ACTUALIDAD / Violencia machista
Oñatin, emakume bat bortxatzen saiatu ziren aurreko ostiralean
Mondragon Unibertsitateko campusean izan zen erasoa, aparkalekuan. Protesta bat egin zuten atzo gertatutakoa salatzeko.
2026eko apirilaren 21 - 05:48
Oñatin, emakume bat bortxatzen saiatu ziren aurreko ostiralean

Bortxaketa saiakera baten berri eman dute Oñatin (Gipuzkoa). Aurreko ostiral arratsaldean, Mondragon Unibertsitateko campusean, emakume bat bortxatzen saiatu ziren. Aparkalekuan izan zen erasoa.

Atzo, astelehenez, sexu-erasoa gaitzesteko mobilizazio bat egin zuten campusean, Erasorik ez erantzunik gabe lelopean.