Bortxaketa saiakera baten berri eman dute Oñatin (Gipuzkoa). Aurreko ostiral arratsaldean, Mondragon Unibertsitateko campusean, emakume bat bortxatzen saiatu ziren. Aparkalekuan izan zen erasoa.
Atzo, astelehenez, sexu-erasoa gaitzesteko mobilizazio bat egin zuten campusean, Erasorik ez erantzunik gabe lelopean.