ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Desgaraian taldea, Ekidak antolatutako ekimen batean.
2023/01/11 11:25

Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak eta Gazte Koordinadora Sozialistak egitarau bat prestatu dute elkarlanean datorren larunbaterako, Tolosan (Gipuzkoa), Oholtza eta Iraultza izenpean. Zenbait kultur ekimen izango dira egun osoan zehar, Tolosako hiru gunetan: Kultur Etxean, Oargi elkartean eta Plaza Berrian.

Goizean hasiko da egitaraua, musikaren eta politikaren arteko harremanaz hausnartzeko mahai-inguru batekin. Horretarako, hiru gonbidatu izango dira Kultur Etxean: Bake Faltsua taldeko Mattin Korta, Desgaraian taldeko Peru Iparragirre eta Bokaseka taldeko Odei Malec. 11:00etan hasiko da mahai-ingurua, Kultur Etxean.

Horren ostean, 14:30ean, kantu bazkaria egingo dute Oargi elkartean. Bazkarira bertaratzeko asmoa dutenek 688 82 11 76 telefono zenbakira idatzi behar dute. 19:00etan hasita, bestalde, Tolosaldeko hainbat artistak jardungo dute Plaza Berria girotzen. Zehazki, Bokaseka taldeko zenbait artista, TasuriTar, HBikoitza, Little Martin, Bassagain eta AGY Sound arituko dira.

NO HAY COMENTARIOS