ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/02/01 09:34

Euskal Herrian ere tenperatura altuak izan dira joan den urtarrilean, ohi baino altuagoak. Euskalmeten estazioetan egindako neurketen arabera, azken hamarkadakoak baino ia 3 gradu altuagoak izan dira batez beste, esaterako, Gasteizen (Araba) eta Arrasaten (Gipuzkoa) erregistratutako tenperaturak. Dena den, joera gorakorra orokorra da, itxura denez: urtarrilean 2,1 gradu gehiago markatu ditu termometroak Bilboko (Bizkaia) estazioan; 1,8 gradu gehiago Lasarten (Gipuzkoa), eta 1,7 gehiago Guardian (Araba).

Aipatutako udalerri guztietan urtarrilaren 17a izan zen hilabeteko egunik beroena, Lasarten izan ezik: hilaren 28a izan zen han. Bilbon, adibidez, ia 19 graduko batez besteko tenperatura izan zen urtarrilaren 17an. Azken hamarkadako datuekin alderatuta, egun horretan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako termometroek 9 gradu gehiago markatu zituzten batez beste.

Hilabeteko beste hamar egunetan ere (2an, 3an, 15ean, 18an, 22an, 23an, 24an, 25ean, 28an eta 29an) 5 eta 10 gradu arteko igoerak izan ziren, azken hamarkadako datuekin alderatuz gero. Eta, hilabeteko gainerako egun guztietan, kontuan hartzeko moduko igoerak erregistratu zituzten: 3 eta 5 gradu artekoak, batez beste.

Aemetena da Iruñeko (Nafarroa) estazioa, eta, azaldu dutenez, azken hamarkadan aurkitutakoen moduko batez besteko tenperaturak izan dira urtarrilean. Hala ere, aldea nabarmena izan da tenperatura maximoei erreparatuz gero. Hilabeteko zortzi egunetan (17an eta 23tik 28ra bitartean), gainera, ohi baino 5-10 gradu gehiago neurtu dituzte Nafarroako hiriburuan.

Orokorrean, esanguratsuak dira tenperatura maximoetan hautemandako igoerak. 22 gradutik gorako tenperatura maximoak izan dira Arrasaten (22,5 hilaren 24an), Bilbon (22,4 hilaren 28an) eta Lasarten (22,1 egun berdinean), baina Guardiakoa da igoerarik esanguratsuena azken hamarkadako datuekin alderatuta: 20,9 gradura heldu zen termometroa urtarrilaren 25ean, hamarkadako batez besteko tenperaturak baino 11,6 gradu gehiago.

HAY UN COMENTARIO
  1. E
    Eneko 2024/02/01

    Eskerrak informazioagatik.
    Margaret Thatcher abisatu zigun orain dela 40 urte.
    Eztabaida zientifiko gehiago eta dogma posmoderno gutxiago.
    Ze berri mota da hau?
    Agenda 2030.

    Eskerrak informazioagatik.
    Margaret Thatcher abisatu zigun orain dela 40 urte.
    Eztabaida zientifiko gehiago eta dogma posmoderno gutxiago.
    Ze berri mota da hau?
    Agenda 2030.