ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Michelinen planta Lasarte-Orian (Gipuzkoa). Argazkia: Aiurri
2020/04/01 11:00

Hego Euskal Herrian 151.785 langile dira gutxienez Covid-19 birusaren inguruan eratutako ofentsibaren ondorioz aldi baterako lan-erregulazio txostenen eraginpean dauden langileak. Atzo berritutako datu ofizialen arabera, 24.000 erregulazio txosten baino gehiago aurkeztu dituzte krisia dela-eta; gehienak, Bizkaian (10.503). Gipuzkoan, 6.762 dira, Nafarroan 4.000 inguru, eta 2.886 Araban. Hala, lanaldia murriztu diete langile askori, eta zuzenean kaleratuak izan dira beste asko.

Nafarroan, esaterako, 1987tik aurkeztutakoak baino gehiago dira azken asteetan egindako lan-erregulazio txostenak. Kaleratutako langileen kopuruak aise gainditu du 2009ko krisian kaleratutakoena. Orduko hartan, 106.000 langile inguru izan ziren kanporatuak.

Martxotik orain arte aurkeztutako aldi baterako dosierrek 151.785 langileri eragingo diete, gutxienez. Bizkaian, 66.687 behargini; Gipuzkoa, 44.186ri, Araban, 28.347ri eta Nafarroan, 12.565i. Martxan diren txostenek aurrera egin ahala, ordea, kopuru horiek gora egin dezakete. Nafarroan, esaterako, 20.000 bat behargin egon daitezke arriskuan.

Espainiako Estatuan zein Frantziakoan, salbuespen egoeraren barruan, beste hainbat neurri ere hartzen ari dira. Esaterako, Frantziako Gobernuak beharginen atsedenaldietan zein asteko gutxieneko lan-orduetan aldaketak egiteko aukera izango du, eta Espainiako Gobernuak bertan behera utzi ditu garraiolarien atsedenaldiak eta gidatu ahal duten ordu kopuru maximoa.