AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/03/15 10:15

Atzo, martxoak 14, Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten Lurreko Garraioaren Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpena ere. Hala, Covid-19 birusaren kutsadurari aurre egiteko Espainiako Estatuak ezarri dituen neurrien artean, bertan behera utzi ditu salerosgaiak garraiatzen dituzten langileen derrigorrezko atsedenaldiak, baita gidatu ahal duten ordu kopuru maximoa ere. Une honetan, ez dago mugatuta zenbat orduz aritu daitezkeen lanean.

Neurri hori "kaltetutako eremuen barruan" jarduten duten garraio-zerbitzuetan egongo da indarrean, izatez, behin-behinean. "Kaltetutako eremuak" jatorri edo helmuga dituzten garraiolariei ere eragingo die neurriak.

Espainiako Estatuak Gasteiz (Araba) sailkatu du "koronabirusaren kutsatze komunitariorako" gune modura, eta mapa handitzea aurreikusi dute.

Hona hemen Espainiako Salgaien Garraioaren Konfederazioaren adierazpenak:

"Gidatzeko eta atseden hartzeko denborak ez betetzeak lagunduko du kaltetutako eremuetatik salgaiak garraiatzeko lanak normaltasunez egiten eta produktuak garaiz iristen, gidarien lan baldintzak erraztuz eta, aldi berean, haien osasunerako arriskuak murriztuz".