ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Gazte Koordinadora Sozialista
2019/11/01 20:38

Gaur, azaroak 2, goizean goiz bildu dira hamaika txokotako ehunka gazte, GKSk ikasturte honetarako antolatutako formakuntza mintegiei ekiteko. Hego Euskal Herrian barrena, bost saio izan dira goizean; bana Araban, Bizkaian eta Nafarroan, eta bi Gipuzkoan.

Rosa Luxemburgoren Errusiako Iraultza testua izan dute aztergai lehen mintegian, eta Luxemburgok Sobietar Iraultzaren inguruan egindako hausnarketa eta mahaira ateratako irakaspenak landu dituzte. GKSren esanetan, formakuntza mintegiak, "ildo sozialistaren praktika politikoa garatu ahal izateko ezinbesteko espazioak" dira; besteak beste, "militanteei tresna teorikoak eskaintzeko", zein "gai ezberdinen inguruan eztabaidatzeko, hausnartzeko, eta irakaspen garaikideak ateratzeko".


Lehen mintegia, baina ez azkena

Bestade, GKSk adierazi duenez, gaurkoa ez da azkeneko formakuntza saioa izango: "Gaur egungo gazteen despolitizazioari aurre egiteko eta gazte problematikaren arlo ezberdinetan eragiteko, formakuntza ezinbestekoa da". Helburu horrekin, aurrerantzean formakuntza politikoan sakontzeko asmoa adierazi dute. Hala, datozen hilabeteetan ere, beste hainbat mintegi egingo dituztela jakinarazi dute, gazte langileei bertaratzeko gonbidapena luzatzearekin batera.
NO HAY COMENTARIOS