ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Grebalariak Abando zeharkatzen. Argazkia: GEDAR
2019/10/04 15:13

Gaur, urriak 4, Bilbon (Bizkaia) elkartu dira metalgintzako beharginak aste honetarako iragarri zuten azken manifestazioan. Soldataren eguneraketa, genero berdintasuna eta lan baldintza prekarioekin amaitzea aldarrikatu dituzte gaurkoan ere.

Bi zutabetan banatuta abiatu dira, bata San Mamesetik eta bestea IMQ Zorrotzaurretik. Aurreikusi zuten bezala, bi blokeek Bihotz Sakratuan egin dute bat. Bertatik hiriko erdigunerantz jarraitu du martxak. Hala ere, Ertzaintzaren hainbat unitatez inguratuta ibili behar izan dira uneoro.

Aurreko aldarrikapenak berresteaz gain, Eusko Jaurlaritzaren jarrera ere salatu dute, FVEM patronala negoziaketetara ez bultzatzeagatik. Arratsaldean bertan astean zehar gauzatu diren ekintzen balorazioa burutzea eta hurrengo pausoak aztertzea espero dute langileek.  

Blokeo ekintzak

Grebalariek goizaldean Izurtzako BI-623 errepidea moztea lortu dute ordubetez, eta handik gutxira, Elorrion hainbat kontainer-ontzi kiskali dira.