Pertsona migratuen kontrako gorroto-mezuak zabaldu dituzte berriki Bilbon (Bizkaia) eta Donostian (Gipuzkoa). Abando auzoan eta Martutenen, behintzat, hainbat eskuorri banatu dituzte, pertsona migranteak seinalatzeko, kriminalizatzeko eta haiei mehatxu egiteko.
Abandon ikusi diren eskuorrietan, bakarrik dauden migrante adingabeak (Mena, gaztelerazko sigletan) jarri dituzte jopuntuan arrazistek. Martutenen, ordea, Agustindarren eraikinean egoera biziki prekarioan bizi diren pertsonak seinalatu dituzte. Martuteneko bizilagun batzuk aspaldi oldartu ziren euren kontra, eta lapurretak areagotu direla aitzakiatzat hartuta, geratu gabe jarraitu dute haiek kriminalizatzen eta jarrera arrazistak indartzen.
Bilboko eskuorriak
Mena direlakoen, "bilbotarren" eta Bilboko Udalaren hainbat definizio arrazista ematen dituzte faxistek Abandon banatutako eskuorrietan. Ondoko gorroto-mezuak eta irainak erabiltzen dituzte bakarrik dauden migrante adingabeak definitzeko: "Asesino con el beneplácito del estado/municipio/ayuntamiento", "Vividor con sueldo del gobierno/ayuntamiento", "Violadores que siguen violando y seguirán", eta abar.
"Bilbotarrak", aldiz, Mena horien biktima modura aurkezten dituzte arrazistek, modu honetara deskribatuta: "El que muere a cuchilladas con el beneplácito del ayuntamiento", "Los que mueren cada semana sin justicia por parte de los Menas", "A la que se puede violar si eres moro con total impunidad", eta abar. Udalaz, berriz, esaten dute "ikuskapenik gabe" egiten dituela "integrazio-zerbitzuak".
Abandon bertan izaten diren gazte migranteak mehatxatzen dituzte nagusiki, haiei erreferentzia zuzena eginez: "Musulmanitos que nunca se integrarán a nuestra cultura". Esaten dute gazte horiek ez direla "klasera joaten" eta "soldatak" jasotzen dituztela diru publikotik; "geure zergetatik".
Donostiako esku-orriak
Martutenen ikusi diren paskinetan, modu ez-zuzenean bada ere, Agustindarren eraikinean bizi diren pertsona migranteak jotzen dituzte ustezko lapurreten eta segurtasun faltaren gorakadaren erantzuletzat. Autoetako kristalak apurtzea, kalean eta etxeetan lapurretak egitea eta abar leporatzen diete, baita auzoan "beldurra" nagusitu izana ere.
"Algunos vecinos queremos trasladar a esta gentuza de mierda que nos está tocando los cojones en el día a día que estamos en posesión de permisos de armas en regla", egin dute mehatxu: "Tenemos en propiedad más armas y munición que todos los hijos de puta que están haciendo la vida imposible en el barrio y hemos decidido tomar cartas en el asunto. [...] No habrá llamadas a la Ertzaintza ni nada por el estilo. Se les aplicará un puto tiro en la cabeza y como nadie en este mundo reclamará la ausencia de semejantes individuos hijos de puta haremos desaparecer de vista a toda esta mierda que se quiere quedar con nuestro barrio".
Biolentziarako deia eta heriotza-mehatxuak
Esku-orrian idatzitakoan argi eta garbi ikusten denez, indarkeriarako dei bat egiten dute arrazistek. Ondokoa gaineratzen dute: "Estamos esperando que nos deis una oportunidad para que nuestro arsenal de munición de armas se pueda ver reducido cuanto antes".
Abandon ere egin dituzte heriotza-mehatxuak, pertsona migranteen kontra oldartzeari eta haiei eraso egiteari bidea irekita: "Tú puto Mena, si sabes leer, que sepas que a partir de ahora, si te portas mal, a la Ría vas a ir, aunque no sepas nadar [...] Controlad a vuestros hermanos porque si seguís así en menos de seis meses ya no quedará ninguno de vosotros aquí. A machetazos o a base de respirar agua. Pero o aceptáis las reglas o os las metemos, aunque muráis".