ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/02/26 09:46

Gaztetxeak Bertsotan izenpean, bertsolaritza-zirkuitu berri bat jarri dute martxan Euskal Herrian. Kanporaketa-saio batzuen berri eman dute jadanik, martxoan zehar izango direnak: Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean egingo dute lehenengo saioa martxoaren 14an, Mutrikukoan (Gipuzkoa) 15ean, Hernaniko (Gipuzkoa) Kontrakantxa Gaztetxean 21ean eta Altsasukoan (Gipuzkoa) 22an. Finalerdiak apirilaren 10ean eta 17an izango dira, Gasteizko (Araba) Gaztetxean eta Bilboko (Bizkaia) 7Katun, hurrenez hurren. Finala noiz eta non izango den ez dute jakinarazi oraindik.

Bestalde, laster zehaztuko dute zein bertsolari gaztek parte hartuko duten Gaztetxeak Bertsotan zirkuituan, baina aurpegi ezagun asko ageri dira dagoeneko ekimenaren berri emateko zabaldutako bideoan. "Gaztetxeak bertsotan ikusi nahi?", galdegin dute antolatzaileek, saioetara hurbiltzera animatuz.

NO HAY COMENTARIOS