ACTUALIDAD / Ceuta

Maroko bonbardatu dezatela eskatu du Uharteko parrokoak

"Marokoren errekonkista" eta "kristautautasunera itzuli" dadila galdegin zuen abuztuan Javier Aizpunek, ultraeskuinaren txalo artean.
2026eko irailaren 4 - 07:49
Maroko bonbardatu dezatela eskatu du Uharteko parrokoak

Abuztuaren hasieran, Ceutan migrazio-krisiak leher egin eta berehala, adierazpen beldurgarriak egin zituen sare sozialetan Uharteko (Nafarroa) parrokoak, Javier Aizpunek. Mezu ugari argitaratu zituen, "beharrezkoa" bada Marokoko hiriburua bonbardatu dezatela eskatuz zenbaitetan, baita Ceutara sartzen saiatzen ziren marokoarren aurka tiro egitera deituz ere.

Hori gutxi balitz, beste mezu batean, Marokoren "errekonkista" aldarrikatu eta lurraldea "kristautasunera itzultzera" deitu zuen Nafarroako elizgizonak. Hala zioen ultraeskuinak txalotutako argitalpenak, hain zuzen ere: "Marokoren errekonkista eta kristautasunera itzultzea bultzatu ditzala Afrikako Andre Mariak, Ceutako zaindariak". Handik gutxira, X sare sozialean zuen kontua ezabatu zuen Aizpunek.

Ultraeskuineko kontu ugarik zabaldu zituzten parrokoak esandakoak. Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutzak gaitzetsi egin zituen adierazpenok, eta Uharteko Udalak aste honetan bertan erabaki du berekin harreman instituzionalak moztea. Aizpun da Uharteko San Joan parrokia Ebanjelistako arduraduna.