ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Ekinklik Argazkiak
2025/01/20 08:52

Jendetza mobilizatu zen larunbatean Iruñean (Nafarroa), Erorien Monumentuari beste esanahi bat emateko saiakeraren kontra, eta oroigarri faxista eraistearen alde. Monumentutik bertatik hasi zen manifestazioa arratsaldeko 18:00etan, erdigunean sartu eta aldarriak Gaztelu Plazaraino eramateko. 30 elkarte memorialistatik gora batu ziren deialdira, eta beste hainbat kolektibok eta mugimenduk ere babestu zuten.

Beste behin ere, jende andanak esan dio ezetz PSN, EH Bildu eta Geroa Bai alderdien akordioari: monumentu frankista mantentzearen alde egin dute, haren "esangura" aldatuta. Elkarte memorialistek nabarmendu dute, ordea, faxismoa goratzeko eraikitako oroigarri erraldoi horri ezin zaiola beste esanahirik eman. Franco diktadore faxista hil zenetik 50 urte bete direnean, iritzi diote "faxismoaren kontra nafar gizarteari helarazi dakiokeen mezurik onena" dela Erorien Monumentua botatzea, gogoan baitituzte frankismoak Nafarroan eraildako 3.700 pertsonak.


Irakurri hemen borroka memorialistako kide Joaquin Iraizozi azaroan egindako elkarrizketa.

NO HAY COMENTARIOS