ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Fran Moleon, ezkerrean. FOTOGRAFÍA / PSN-PSOE
2025/02/26 13:23

Lizarrako (Nafarroa) Udalean eskutik doazen UPN eta PSN albiste izan dira azken hilabeteetan. Berriki jakin da PSNko zinegotzi Fran Moleonek Gedemelsa elkarte publikoa baliatu duela, inolako justifikaziorik gabe, 6.000 euro gastatzeko; dimisioa eman behar izan du. PSNk iaz hitzartu zuen UPNrekin Moleon izendatzea Gedemelsako buru. Baina, horretaz gain, askotariko neurri autoritarioak hartzen eta bultzatzen ari da Lizarrako UPN: kanpaina errepresibo gogor bat gidatzen ari da Raimundo El Canastero musika-taldearen aurka, propaganda politikoa zentsuratu nahian ari da, "hamaika oztopo burokratikoren" bidez hainbat ekimen kultural itotzen saiatzen ari da (Inauteriak eta txosnak kasu), eta abar.

Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak salatu duenez, nabarmena da ezinezkoa dela "bizikidetza egitea zapaltzaileen ordezkariekin", eta "adierazpen-askatasunaz hitz egiten dute adierazpen-askatasuna moztu nahi dutenek". Baina zehaztu du jarrera hori ez dela besoz beso jarduten duten UPN eta PSN alderdietara mugatzen: EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin ere seinalatu ditu. Besteak beste, abstentzioaren alde egin zuten Raimundo El Canastero kriminalizatzea bilatzen zuen mozioaren aurrean, babesa adierazi diote kriminalizazio-kanpainan buru izaten ari den UPNren alkateari, eta udalaren jarrera autoritarioa salatzen duen Beef D'Alda abestia gaitzetsi dute.

Zorionez, Kontseilu Sozialistak gogorarazi du alderdi parlamentario horiek guztiek egiten duten ustezko "oposizioa" argi "gainditu" dela kaleetan. Azken berriei lotuta, politika parlamentarioko "fartsa" salatu du Kontseiluak; zehazki, "adierazpen-askatasuna murriztu nahi dutenen fartsa eta aparatu instituzional burokratiko kapitalistaren defentsa sutsua egiten dutenen fartsa". Horren guztiaren aurka, "proletalgoaren antolakuntza eta independentzia politikoa" aldarrikatu ditu, "antzerkiari amaiera emateko".

NO HAY COMENTARIOS