ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/06/13 10:05

Aurreko urtean Hernanin (Gipuzkoa), duela bi Urretxu-Zumarragan (Gipuzkoa) eta, aurten, Gernikan (Bizkaia). Azken urteetan, Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak gorriz markatu du ikasturte amaiera, jardunaldi nazional batekin biribildu baitu ikasturtea. Oraingoan ere hala egingo du, jardunaldi nazional bat antolatu baitu larunbat honetarako, ekainaren 17rako: Gernikan prestatu du egun osoko egitarau bat.

Jakina denez, lau hitzaldi indartsu izango dira egun osoan zehar: Gobernu politika feminista aztergai, Emakume langileon proletarizazio prozesuaren nondik norakoak, Emakume langileok ditugun erronkak eta proposamen politikoak, eta Matxismoaren aurpegi berriak. Saio bakoitzaren nondik norakoak azaldu dituzte Itaiako kideek berriki, gainera.

Jardunaldiari buruzko xehetasun gehiago jakinarazi dituzte aste honetan: larunbatean hitzaldi eta ekimen bakoitza non izango den zehaztu dute. Gernikako Udaletxe plazan izango da harrera 10:00etan, eta bi gunetan banatuta egingo dituzte goizeko aurreneko hitzaldiak, 10:30ean hasita biak: Elai-Alai aretoan eskainiko dute Emakume langileon proletarizazio prozesuaren nondik norakoak hitzaldia, eta, aldi berean, Jai Alaien izango da Gobernu politika feminista aztergai saioa.

Hitzaldi bakarra izango da 12:30ean, Jai Alaien hori ere: Emakume langileok ditugun erronkak eta proposamen politikoak. Ondoren, 14:30etik aurrera, Merkatu plazan bazkaltzeko aukera egongo da, eta 16:30ean ekingo diote eguneko azken mahai-inguruari: Matxismoaren aurpegi berriak. Hori ere Jai Alaien izango da.

Iluntzean, 20:00etan, ekitaldi politiko bat egingo dute Itaiako kideek, Pasilekuan. Gauerako, berriz, musika emanaldiak antolatu dituzte: Lumi eta Eire taldeak arituko dira lehenengo, eta Nahianovok eta Yakintzak girotuko dute gaua ondoren.

NO HAY COMENTARIOS