ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/10/21 09:33

Espazio berri bat ireki du Mugimendu Sozialistak Goierrin: Legazpin (Gipuzkoa), Larrosain Gune Sozialista ireki dute. "Bertan, antolakuntza independentearen bitartez, jardun politiko, sozial zein kulturalez hornituriko proiektuak jarriko ditugu martxan", azaldu du eskualdeko Kontseilu Sozialistak. Besteak beste, oinarrizko produktuen biltegi bat eta klase partikularrak abiatuko dituzte Larrosainen.

Ostiral honetan egingo dute ate irekien jardunaldi bat, 18:30ean. Legazpin intsumisioaren alde izandako borrokari buruzko erakusketa bat egongo da bertan arratsalde horretan, eta gaiari buruzko solasaldi bat ere antolatu dute 19:00etarako. Jarraian luntxa eskainiko dute, baita Palestinar herriari kantuan izeneko kantaldia ere.

Hurrengo egunean, larunbatean, oinarrizko produktuen biltegia hornitzeko lanei ekingo diete: goizeko 10:00etatik 13:00etara bitartean, bilketak egingo ditu Goierriko Kontseilu Sozialistak Legazpiko Kale Nagusian eta Laubiden.

NO HAY COMENTARIOS