ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Atzoko mobilizizazioko irudi bat.
2021/04/16 21:01

Desokupak "estanko zaharra" eraikina desalojatu zuen atzo Abadiñon (Bizkaia), Ertzaintzak babestuta. Enpresa faxistak Euskal Herrian gauzatu duen aurreneko etxegabetzea da; argitara atera den lehenengoa, behintzat. Desokuparen soldatapeko mertzenarioak 09:30 aldera sartu ziren etxebizitzan, "bortxaz" eta "inolako agindu judizialik gabe", Abadiñoko Gazte Asanbladak azaldu duenez.

"Jabeak ez du inolako salaketarik jarri eraikina okupatuta egon den bi urteetan", baina hala ere, etxebizitzan bizi ziren lagunak "dokumentu bat sinatzera behartu" zituzten faxistek, "mehatxuz, irainez eta biolentziaz", eta bizilagunei "zer sinatzen ari ziren jakinarazi ere egin gabe".

Asanbladako kideek jakinarazi dute, gainera, "Ertzaintzaren eta Desokupa enpresaren arteko elkarlanaren ondorio" izan zela etxe kaleratzea: "Faxistek beren lan zikina egiten zuten bitartean, ertzainek eskolta lana egin zieten, bizilagunak babestera eta desalojoa gelditzera gerturatu ziren herritarrak bazterrean mantenduta". Eraikin aurrean bildu zirenek hurbiltzea lortu bazuten ere, Ertzaintzaren lau furgoi bertaratu eta "borra-kolpeka atera zuten jendea" polizia-indarrek.

Kargak arratsaldean

Abadiñoko Gazte Asanbladak mobilizatzeko deia egin zuen arratsalderako, eta ehunka pertsona elkartu ziren etxegabetzea eta enpresa parapolizialaren esku-hartzea salatzeko. "Tentsio uneak eta errepide-mozketak izan ziren, baina mobilizazioa istilurik gabe bukatu zen", esan dute gazteek.

Dena den, manifestariak alde egiten eta sakabanatzen hasi zirenean, haien aurka oldartu ziren ertzainak; "gutxienez beltzen hamar furgoik eta dozenaka ertzainek Zelaieta auzo osoan zehar jendea jarraitzeari eta jipoitzeari ekin zioten inpunitate osoz". "Herria poliziak hartuta egon zen bi orduz eta gazte bat atxilotzea lortu zuten", gaineratu dute asanbladako kideek.

Protesta bihar ere

Abadiñoko Gazte Asanbladak salatu du "faxistek eta poliziak jabetza pribatuaren ideologia kapitalista indartzeko, jendea diziplinatzeko eta Desokuparen posizioa hobetzeko saiakera" egin zutela atzokoan. Hala, gertatutakoa salatzeko eta "antolakuntza politikoaren beharra azpimarratzeko" manifestazio bat antolatu dute biharko. 20:00etan hasiko da mobilizazioa Ferialeku plazatik.

NO HAY COMENTARIOS