ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Hala Bedi
2020/05/08 17:40

Gaur goizean, mantenu lanetan aritzen den behargin bat zauritu da Tubacexek Laudion (Araba) duen lantokian, Aiaraldea-k jakinarazi duenez. Langilearen hanka harrapatu du makina batek, eta dirudienez, minutu askoren buruan lortu dute bertatik ateratzea. Bilbora (Bizkaia) eraman dute gero, eta han artatu dute.

Duela egun batzuk, apirilaren 29an, beste langile bat zauritu zen eskualde berean; Aiaraldean. Orduko hartan, hain zuzen, Tubos Reunidos enpresaren Amurrioko (Araba) lantokian izan zen lan-istripua.

Bi langile erailak Tubacexen

Azken hilabeteek ere gorriz margotutako zenbakiak utzi dituzte Aiaraldean, Tubacex enpresan barne. Iazko irailean, Tubacexen Amurrioko fabrikan hil zuten behargin bat: labeak garbitzen ari zen Eustek Gasek azpikontratatuta, eta bero-kolpe baten eraginez zendu zen. Bi hilabete lehenago, beste langile bat erail zuten enpresaren Laudioko lantegian, pieza bat gainera erorita.