AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Uztailean ere langile bat erail zuten Tubacexen. Argazkia: Aiaraldea.eus
2019/09/18 10:49

Atzo, asteartea, bihotzekoak eman zion Amurrioko (Araba) Tubacex enpresan lanean ari zen behargin bati, bero-kolpe baten ondorioz. Eustek Gas enpresak azpikontratatuta ari zen lanean, labeak garbitzen. Bero handia zela-eta konortea galdu zuen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Gaur, asteazkena, hil da 59 urteko gizonezko langilea.

Sindikatuak gaur bilduko dira zuzendaritzarekin, 15:00etan. Azaldu dutenez, oraindik ez daude argi heriotzaren arrazoiak. Bestalde, gaur arratsaldeko 19:00etan manifestazioa egingo dute Laudion (Araba), hilketa salatzeko.

Bigarren lan-heriotza udan enpresa berean

Joan den uztailaren 4an, beste gazte bat izan zen eraila enpresa berean, pieza batek azpian harrapatuta. Aurten gutxienez 33 lan-heriotza gertatu dira Euskal Herrian.

Bihar, mobilizazioa

Bihar ere izango dira mobilizazioak Laudion. Uztailean bezala, elkarretaratzea deitu dute Aiaraldeko Ikasle Abertzaleakek, Laudioko Gaztetxeak eta Orbeko Etxeak, elkarrekin. 12:00etan izango da protesta, Lamuza plazan, Kapitalismoa hiltzailea lelopean.