ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Aiaraldea
2020/09/17 15:45

Uztailean jakinarazi zuen Tubacexek kaleratze masiboak egiteko asmoa duela. Amurrioko (Araba) eta Laudioko (Araba) fabrikei ere eragingo neurriak, eta antza, 150 langile kanporatuko dituzte Aiarako bi lantokietan. Gaurko, irailak 17, mobilizazio eguna deitu du enpresa batzordeak, kaleratzeak salatzeko eta enpleguen defentsan.

Beharginak kalera atera dira jada: 15:00etan abiatu dute martxa Amurrioko plazatik, eta Tubacexen Laudioko lantegiraino eramango dituzte haien aldarrikapenak. Horixe izango da, hain zuzen, 19:00etako manifestazioaren abiapuntua.