Ir al contenido
ACTUALIDAD / Sindicalismo

Teknikarien Nafarroako lanuztea bertan behera utzi du LABek, patronalak negoziatzeko borondatea duela esanez

Hauteskunde-kanpainaren amaierako ekitaldien asteburuan, grebara deitu zuten sindikatuek Hego Euskal Herrian, baina, Nafarroan, deialdia atzera bota du azkenean LABek.
2026eko azaroaren 19 - 07:04
Teknikarien Nafarroako lanuztea bertan behera utzi du LABek, patronalak negoziatzeko borondatea duela esanez
— ARGAZKIA LAB

ACTUALIDAD

Ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikarien sektorean, greba-deialdi baten berri eman zuten astelehenean Teknikariok Sindikatuak, ESK-k, ELAk, LABek, UGTk, CCOOk eta CNTk: hain zuzen ere, azaroaren 26an eta 27an (hauteskune-kanpainaren amaierako ekitaldiak izango diren asteburuan) greba egitera deitu zuten Hego Euskal Herrian, patronalek lan-baldintzak hobetzeko erakutsitako jarrera pasiboa salatuz. Nafarroan, baina, deialdia atzera botatzea erabaki du azkenean LAB sindikatuak, Naiz-ek jakinarazi duenez.

Antza denez, asteartean bildu ziren Nafarroako lau enpresa nagusiak eta ordezkari sindikalak, eta horren ondoren, LABek iritzi dio hitzarmenari buruzko negoziazioari berriz heltzeko borondatea erakutsi duela patronalak, berme zehatzen berri eman ez duen arren. Dena den, azaroaren 26ko eta 27ko borroka-egunak Nafarroan ez egitea erabaki du sindikatu horrek, helburuak jada "bete" direla defendatuz. Azaroaren 23an izango da hurrengo negoziazio-bilera.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, printzipioz, lanuzteari eusten diote sindikatu deitzaileek. LABek esan du, dena den, "aurrerapenak" izan direla bertan ere.