ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/12/04 08:37
Josu Urrutikoetxearen aurkako bi estradizio eskaera eta beste bi euroagindu ditu martxan Espainiako Estatuak. Lehen estradizio eskaera da urtarrilaren 6an Parisko Dei Auzitegiak ebatziko duena, Luis Herguetaren 1980ko hilketari dagokiona, alegia. Urrutikoetxearen defentsak estradizioaren aurka egin du eta fiskaltzak informazio gehigarria eskatu dio Espainiako Estatuari.

Bigarren estradizio eskaera Zaragozako 1987ko atentatuari dagokio. Eskizun hori onartu zuen Dei Auzitegiak pasa den urtarrilean.

Euroaginduei dagokienez, aurrenekoa herriko tabernen auziari lotutakoa da, eta irailean onartu zuten. Bigarren euroagindua Barajasko 2006ko atentatuaren harira igorri zuten, baina baztertu egin zen joan den uztailean, kontu teknikoak zirela eta.