ACTUALIDAD / Itaia
Itaiak protesta batera deitu du Irunen gaurko, azken sexu-erasoa salatzeko
Aurreko asteburuan sexu-eraso bat jasan zuen emakume batek Irunen, eta, Itaiak deituta, protesta bat egingo dute gaur iluntzean.
2023eko otsailaren 24
Itaiak protesta batera deitu du Irunen gaurko, azken sexu-erasoa salatzeko

Irungo (Gipuzkoa) San Miguel auzoan sexu-eraso bat egin zioten emakume bati aurreko larunbatean. Berriki atera da argitara erasoa, eta, horren aurrean, protestara deitu du Bidasoko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak, Indarkeria matxista orori aurre egin lelopean.

Gaur izango da elkarretaratzea Irungo San Juan plazan, 19:00etan hasita. Itaiako kideek berriz azpimarratu dute indarkeria matxista orori aurre egiteko beharra.