ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/02/26 19:24

Gero eta gutxiago geratzen da Emakume Langilearen Nazioarteko Egunerako. Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak mobilizazioak antolatu ditu egun horretarako, oraingoan, Euskal Herriko 32 herritan. "Emakume langileon askapena eta sozialismoaren eraikuntzaren beharra aldarrikatzeko Euskal Herriko hamaika txokotan egingo ditugun mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu", adierazi dute Itaiako kideek.

Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki! lelopean deitu dute mobilizatzera. "Zapalkuntza oro gaindituko duen proposamen politiko eraginkorra garatzea urgentziazko lana dugu. Bide horretan, gaurdanik emakume langileon zapalkuntzari aterabidea emango dioten antolakuntza bitartekoak martxan jartzea eta borrokak piztea dagokigu", gaineratu dute.

Hona hemen Martxoaren 8rako Itaiak egin dituen deialdiak:

NO HAY COMENTARIOS