ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Bangladeshko langileak kalera atera ziren iazko azaroan, Inditexen baldintzak salatzeko.
2024/06/05 16:21

Gora egin dute Inditexen irabaziek. 2024ko lehen hiruhilekoan %11 igo dira enpresak lortutako etekinak, hala, 1.294 milioi euro poltsikoratu ditu osotara. "Errekorra" gainditu du, ez baitira inoiz urtearen lehen hiruhilekoan %10 baino gehiago hazi bere irabaziak.

8.150 milioi euroko salmentak egin ditu Inditexek, aurreko hiruhilekoan baino %7,1 gehiago. Inditexen "posizio finantzario garbia" 11.623 milioi eurokoa da une honetan eta, enpresaren arabera, hazteko "aukera asko" ditu.

Bangladeshko langileek hilabetean 94 dolar jasotzen dituzte

Bangladeshko langileek protestara jo zuten iazko azaroan, soldata-igoerak exijitzeko. Izan ere, Inditexek eta beste hainbat ehungintza-enpresak fabrika ugari dituzte herrialdean. 4 milioi langile aritzen dira ehungintzan, eta lan-baldintzak negargarriak dira. 

Emakumeak dira behargin gehienak, eta hilabetean 94 dolar besterik ez dituzte jasotzen. Greba egin zute milaka langilek aurreko urtean, soldata 210 dolarrekoa izan zedila exijituz.

NO HAY COMENTARIOS