ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/07/24 09:26

Hainbat eduki politikoren lanketa eta elkarrekin egoteko espazioak tartekatu dituzte aurtengo Eskola Ibiltarian. Antolatzaileen esanetan, "langileriaren beharrei erantzungo dien formakuntza teoriko eta politikoan sakontzeko" baliatu dute eguna, aisialdirako aukerak sortzearekin batera.

Goizean goiz elkartu ziren Azpeitian (Gipuzkoa) ehunka ikasle, mendi irteera egiteko. Bazkalostean hitzaldiak egin zituzten Soreasu antzokian eta Azpeitiko Gaztetxean: batetik, "nazio auzia perspektiba komunista batetik" aztertu zuten, eta bestetik, Ikasle Abertzaleaken azken urteetako ibildideari erreparatu zioten, "etorkizuneko jardun politikoaren gako estrategikoen" hausnarketan ekarpen bat egiteko asmoz.

Ekitaldi politikoa izan zen gero Soreasun, eta afaldu ondoren Rodeo eta Desgaraian taldeek girotu zuten gaua, Soreasun nahiz gaztetxean.

Krisi garaian, langileriaren antolakuntza komunista

IAk datozen urteetako "aldaketak eta erreformen ondoriorik gordinenak" langileriak jasango dituela esan eta "zeharkatzen gaituen errealitatea aztertzeko eta berau eraldatzeko tresna eraginkorrak" martxan jartzearen beharra azpimarratu du.

Hemendik aurrera ere "hezkuntzako ofentsiba kapitalistari aurre egiten" eta "ikasle langileon interesak defendatzen" arituko direla adierazi dute, "borrokarako eta hausnarketarako guneak eratuz" zein "heziguneak politika egiteko espazio bilakatuz". "Lan militantearen bidez, indarrak metatu eta gaitasunak handituko ditugu", gaineratu dute IAko kideek.

Ikasturte politikoari amaiera

IAk Eskola Ibiltariarekin eman dio amaiera ikasturte politikoari. Datozen ikasturteetan ere "hezkuntzatik prozesu sozialistari ekarpena egiten" jarraituko duela nabarmendu du.

NO HAY COMENTARIOS