ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Faro de Vigo
2022/10/28 11:13

Joan den asteazkenean, urriaren 26an, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasle bat hil zen Ourenseko (Galizia) Julio Prieto Nespereira ikastetxean. Soinketa klasetik irten zenean, 1.400 kiloko horma batek hartu zuen azpian gaztea; dutxak eta armairuak bereizten zituen murruak. Beste ikasle bat ere han zen, eta zaurituta dago; hanka bat harrapatuta geratu zitzaion murrua jaustean.

Bi metroko altuera zuen porlanezko hormak, eta badirudi bitan zatitu eta erori egin zela. Ikastetxeko ikasleek azaldu dutenez, lehendik ere bazekiten instalazioen egoera txarra zela. "Murru hori gaizki zegoen, bultzatzean mugitu egiten zen", esan du ikasle batek, La Voz de Galicía egunkariak jaso duenez. Gainera, arazo horretaz kexatu izan dira lehendik ere, ikasleen gurasoen esanetan.

NO HAY COMENTARIOS